Eskola Agenda 21
Garapen iraunkorraren hezkuntza programa da. Hiru oinarri eta helburu ditu programa honek: baliabideen kudeaketa iraunkorra (ikastolakoa eta ingurukoa), curriculumaren egokitzapena eta parte hartze kultura. Partaideak eta bultzatzaileak, Ikastetxeak, Udalak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila dira.
Ikastetxe bakoitzak bere Eskola Agenda 21a propioa du, baina horrez gainera herri bateko ikastetxe guztiek herri horretako Tokiko Agenda 21ean parte hartzen dute, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-aspektu baten inguruan azterketa eginez eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz.
Proiektuaren koordinatzaileekin aldiroko bilerak garatzen dira, helburu hauekin: esperientzien trukaketa, metodologia eta tresnen ikerketa eta baliabideak lantzea, proiektua aplikatzeko eta ebaluatzeko. Bestalde, irakasleek, ikasleek eta langile ez dozenteen ordezkari batek osatutako Ingurumen Batzordea aldiro biltzen da ingurumenari dagozkion gaiak ikastolan jorratzeko.
Bestalde, ekoeragileekin loturiko albisteak ikusi ditzakezu hurrengo loturan: EKO_ERAGILEEn ALBISTEAK.