BATXILERGOA \\ MATRIKULA

IKASLE BERRIENTZAT MATRIKULA EGITEKO ARGIBIDEAK

Aurrematrikula eginda duten ikasleek batxilergoko 1. mailako zein 2. mailako matrikula burutu ahal izateko argibideak dira ondokoak. (*Aurrematrikula eginda izan ezean jo orrialdearen bukaerara.)

Matrikula online edo presentzialki egiteko aukera dago, eta kasu bietarako hainbat agiri izan beharko dituzu prest eta eskura:

  • Ikaslearen Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia. (Gizarte Segurantzak emandako afiliazio zenbakiaren fotokopia).
  • Karnet neurriko argazki bat.
  • Matrikularako inprimakia deskargatu eta beteta (botoia atal honen jarraian).
  • Matrikularen ordainketak egin izanaren transferentziaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontuaren titularraren NANaren fotokopia.
  • Agiri hauek entregatzeaz gain, DATU OSAGARRIAK izeneko galdetegia bete beharko da (botoia atal honen jarraian).

1. MAILARA DOAZEN IKASLEAK                                                  2. MAILARA DOAZEN IKASLEAK

                           

                         

Ondorengoak dira matrikulazio epean ordaindu beharreko kuotak:

  • Bazkidetza kuota: 70€. Aurretik Ibaizabal Ikastolan seme-alabaren bat izan duten familiek ez dute kuota hau ordaindu beharrik.
  • Inskripzio kuota, 1.maila: 34€ (Eskola asegurua barne).
  • Inskripzio kuota, 2.maila: 41€ (eskola asegurua barne).

Zenbateko hauek Laboral Kutxa ES26 3035 0014 60 0140036666 kontuan ingresatu behar dira.

Behin aurreko eskakizunak beteta, matrikula online edo presentzialki egitea aukera dezakezu:

MATRIKULA ONLINE

Matrikula online egin ahal izateko, ezinbestekoa da aurrematrikula online egina izatea. Aurrematrikula presentzialki egin eta matrikula online egin nahi izatekotan, aurrematrikula formularioa bete beharko duzu aurretik.

Matrikula online egitea hautatuz gero, ondorengo botoian klik eginda burutu beharko duzu prozesua, batxilergoko 1. zein 2. mailarako. Zenbait datu edo eremu idatziz bete beharko dituzu, eta beste kasu batzuetan dokumentuak igotzeko atalak izango dituzunez, goian zerrendatutako agiriak formatu digitalean izan beharko dituzu. Horretarako, eskaneatu edo argazkia ateratzearekin nahikoa izango da, betiere datu guztiak ongi ikusten direla ziurtatuta.

MATRIKULA PRESENTZIALA

Matrikula era presentzialean egitea nahiago baduzu, Ibaizabal Ikastolako idazkaritzara bertaratu beharko duzu, goian zerrendatutako agiriak inprimatuta ekarrita. Ondorengoa da idazkaritzako ordutegia:

Ekainaren 30era arte:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:30-13:30/15:30-17:30
  • Ostirala: 8:30-12:30

Uztailaren 1etik aurrera:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:00-14:00
  • Ostirala: 8:00-12:30

Prozesuan zehar inolako zalantzarik izango bazenu, laguntzeko prest gauzkazu 94 621 58 77 telefono-zenbakian eta idazkaritza@ibaizabalikastola.eus helbidean.

ARGIBIDEAK ELEBITAN (información en euskera y castellano)

*AURRETIAZ AURREMATRIKULA EGINA EZ BALDIN BADUZU:

Matrikula egiteko aurrematrikula egitea ezinbestekoa da. Aurrematrikulazio epean hau burutu ez baldin bazenuen, matrikularekin hasi orduko aurrematrikula formularioa bete beharko duzu.