MATRIKULAZIOA \\ LANBIDE HEZIKETA

 
AURREMATRIKULA
 
Matrikula egin ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrematrikula egitea. Maiatzaren 8tik 26ra izango da.
 
 
MATRIKULA EGITEKO ARGIBIDEAK
 
Haur Hezkuntzako zein Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikari ikasketetarako matrikula burutu ahal izateko argibideak dira ondokoak.
 
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
 
Matrikula egiteko hainbat agiri izan beharko dituzu prest eta digitalizatuta (argazkiak):
  • Matrikularako inprimakia deskargatu eta beteta (Laster HEMEN eskuragai).
  • Ziurtagiri akademikoa.
  • Kontu korrontearen zenbakia eta titularraren NA.
  • Matrikularen ordainketak egin izanaren ziurtagiria.

Ondorengoak dira matrikulazio epean ordaindu beharreko kuotak:

  • Bazkidetza kuota: 70€. Ikastolan aurreneko aldiz izena ematen duen familiak edo ikasle adin nagusiak ordaindu beharrezkoa. (Familia berari behin baino ez, nahiz eta familia-unitate horretako kide bat baino gehiago aritu Ibaizabal Ikastolan urteetan zehar).
  • Matrikula kuota: 46€.

Kontzeptua: HH matrikula + ikaslearen izen-abizenak edo GT matrikula + ikaslearen izen-abizenak

Zenbateko hauek Laboral Kutxa ES26 3035 0014 60 0140036666 kontuan ingresatu behar dira.

MATRIKULAZIO EPEAK

AURREMATRIKULA: Maiatzaren 8tik 26ra

AURREMATRIKULA EGIN DUTENENTZAT:

Ohiko matrikulazio aldia:

  • I. epea: uztailaren 14etik 18ra, biak barne.
  • II. epea: uztailaren 20a.
  • III. epea: uztailaren 24tik 26ra, biak barne.

AURREMATRIKULA EGIN EZ DUTENENTZAT:

Ezohiko matrikulazio aldia: uztailaren 27a eta 28a eta irailaren 1etik urriaren 14ra, biak barne

MATRIKULAZIO BIDEAK:

Matrikula hiru era ezberdinetan egin zenezake:

  1. Online webgune honetatik > sarbidea HEMEN
  2. Online ikastolako idazkaritzara bertaratuz (ordutegia behealdean)
  3. Online IKASGUNEAren bitartez.

Idazkaritzako ordutegia:

Uztailaren 28ra arte:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00

Irailean:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:00-16:30
  • Ostirala: 8:00-14:30