LANBIDE HEZIKETA \\ AURREMATRIKULA

AURREMATRIKULA ONLINE EGITEKO ARGIBIDEAK

IZEN EMATEA: Maiatzaren 8tik maiatzaren 26ra (biak barne).

DIGITALKI AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Ikaslearen Nortasun Agiriaren fotokopia (adin txikikoa izatekotan, tutorearen NAren fotokopia ere bai)
  • Espediente akademikoa. Oraindik ez badizute eman, ekainaren 24a baino lehen aurkeztu beharko duzu zentroan.
  • Aurrematrikula inprimakia beteta (deskargatu hemen)

PROZEDURA:

Aurrematrikula prozedura burutzeko, aurreko puntuko dokumentazioa digitalki prest izanik, ondorengo botoiaren bitartez irekiko den galdetegira jo behar da. Galdetegian bertan, hainbat informazio betetzeaz gain, dokumentazio hau igotzeko atalak izango dira:

Aurrematrikula ikastolan bertan egiteko aukera ere izango da. Online prozedura berbera da, baina ikastolako ordenagailuak erabiliz eta idazkaritzako langileen laguntzarekin. Honetarako ezinbestekoa izango da dokumentazioa digitalizatuta ekartzea (argazkiak).

Idazkaritzako ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00-16:00