EKO-ERAGILEAK BASOAK LANDATZEN

Lurgaia fundazioarekin elkarlanean.

Joan den asteazkenean Eko-eragileak Ibarrurin izan ziren Lurgaia fundazioarekin baso natural bat berreskuratzeko lanetan laguntzen. Fundazioak 110 hektarea landatu ditu dagoeneko bolondresen laguntzarekin.

Proiektuaren honen helburua, pinudiak zeuden lursailetan bertako baso naturala berreskuratzea da, biodibertsitatea, lurzorua eta animalientzat korridore naturalak berreskuratzeko.
Eko-eragileek, 240 zuhaitz landatu zituzten guztira goizean zehar.

Eskerrik asko Lurgaiako Sergio eta Joni euren ezagutzak partekatzeagatik!