IKASLE OHIEKIN SAIOAK

Orientazio saioak izan zituzten batxilergoko ikasleek.

Atzo ikasle ohien bisita izan genuen Ikastolan. Maixa, Udane, Eneko, Maddi, Oihane, Mikel, Gorka, Ander, Beñat eta Markel gurera hurbildu ziren, euren esperientzia pertsonal eta akademikoak batxilergoko bigarren mailako ikasleekin partekatzera. Gizarte zientzietako, osasun zientzietako eta ingeniaritza ezberdinetako bizipenak jaso genituen beraiengandik.

Eskerrik asko guztioi gurera etortzeko tartea hartu izanagatik!