ESKUTIK ESKURA 2022

Produktuak eskuratzeko aukera irekita

Errigoraren ESKUTIK ESKURA kanpainaren baitan eskariak egiteko epea martxoaren 10ean hasi eta martxoaren 30ean bukatuko da. Kasu honetan, oliba olioa eta produktu sortak eskatzeko aukera izango dugu.

Azken urteetako eskema errepikatuko dugu aurtengoan ere: urte guztirako eskaerak egitea da planteatzen duguna eta, hortaz, oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dugu eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan. Edonola ere, ohikoa denez, hainbat berrikuntza izango dira aurtengoan:

Olioaren kasuan, bi berrikuntza jasotzen ditu eskaintzak:

  • Batetik, olio ez ­ekologikoaren kasuan, arbekina barietatea ere eskainiko da.
  • Bestetik,  olio  ekologikoaren  kasuan,  arroitz  eta arbekina  barietateko  2  litroko  bidoi  banaz osatutako  pack  berria  eskainiko  da.  Aukera honek,  ekologiko/ez  ­ekologiko  balantza ekologikoaren  aurka  desorekatzeko  arriskua ekiditeari  erantzuten  dio,  baita  bidoi  formato txikiago eta erabilerrazago  batek  izan dezakeen harrera neurtzeari ere

SORTAK

Sortei  dagokienez,  berrikuntza  nagusi lekaleena da.  Izan  ere,  lehenbiziko  aldiz  eskainiko dugu seina pakete dilista eta txitxirioz osatutako sorta. Azkenik, barazki­ sorta ekologikoa ere eskainiko dugu, kontserban, seina ontzi borraja eta zerba­penkaz osatua, ez­ ekologikoaren kasuan egiten den bezala.

Informazio zehatzagoa jasotzeko, kontsultatu orrialdearen barreneko dokumentuak.

Etiketak: