BIDERA

1. batxilergoko orientazio proiektua

Ikastolako lehen batxilergoko ikasle guztiak BIDERA orientazio proiektuan murgilduta dabiltza. Aurrerako bideak erabaki aurretik norbere burua ezagutzea ezinbesteko baldintza denez, ariketa ezberdinak egiten ari dira egunotan. Atzo Espageti dorrearen dinamikaren bitartez, taldean lan egiterakoan bakoitzak hartu ohi dituen rolak, jarrerak eta tokiak ikertzea egokitu zaie. Hona hemen lanketaren zenbait irudi.