BADATOR KORRIKA!

22. korrika iristear da Durangora.

Dagoeneko hasi da 22. korrika Euskal Herriko herriak zeharkatzen! Amurrion hasi eta Donostiarainoko bidea egingo du aurten, eta bide horretan, noski, gure inguruneetatik ere pasatuko da. Goizean goiz ibili beharko dugu, bostak aldera sartuko da eta Durangora.

Ibaizabal Ikastolaren lekukoa eramateko tartea ikastolatik gertu izango da, Tabiraberri egoitza paretik hasita Poliklinika Durangoraino. Hortaz, 15:15ean bilduko gara guztiok ikastola pareko biribilgunean 22. Korrikara elkarrekin batzeko.

Ikastolaren lekukoa eramateko, gainera, baditugu dagoeneko ikasle hautatuak. Ixone Llona, Martin Gutierrez, Kattalin Sarasua eta Xabi Saiz izango dira.

Korrika egin eta gero, Ibaizabaleko jantokian elkarrekin gosalduta indarrak berreskuratuko ditugu egunari ekiteko.

OHARRA: Zuen herrietan egiten baldin baduzue korrika, irudiak ikusi nahi ditugu! Etiketatu Ibaizabal Ikastola Instagramen (@ibaizabal_ikastola) edo Twitterren (@ibaizabal_ikast)!

IKA-IKA-IKA BADATOR KORRIKA!