TRAINING CARAVAN

Lehen batxilergoko Biologiako ikasleek.

BC3-ko Beñat Egidazu zornotzarra izan dugu gure artean gaur. BC3-ko aldaketa klimatikoaren arloan ari den ikertzaile gaztea, itsas biologoa da eta aldaketa klimatikoak itsas ekosistemetan duen eragina ikertu eta irtenbideak proposatzen aritzen da.
Gure 1. mailako biologiako ikasleak gaian sartzeko, arazo-ekosozial ezberdinak planteatu dizkigu  Arazoak oso konplexuak dira, eta irtenbide bakarra ez dela posible ohartu gara. Interes ezberdinak aztertu eta lehentasunak emanez modu orekatuan eman behar zaiela irtenbidea.