INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

Bermeoko Eleizalde Ikastolara bisita.

Batxilergoko lehenengo mailako Teknologiako ikasleak Bermeoko Eleizalde Ikastolara joan dira gaur, sorkuntza instalazio fotovoltaiko bat bertatik bertara ezagutzera. Badira urte batzuk Bermeoko Ikastola, beste 4 ikastolarekin batera, Argi Hezten proiektuan murgildu zela Goiener (eta haren baitan, Nafarkoop) taldearekin, bertako estalkietan eguzki panelak jarriz energia elektrikoa sortzeko. Energia hori autokontsumitu egiten da ikastolan bertan eta soberakina sarera bideratzen da.

Nafarkoopeko Koldo Garciaren azalpenek lagunduta, autokontsumo instalazioen logika ulertu eta instalazioaren atal ezberdinen funtzionamendua zuzenean ikusteko aukera izan dute.