IKASLEAK UDAL- FOROAN

Eko-eragileak egindakoak partekatzen.

Eko-eragileek herri mailako ingurumen beharrak aztertu zituzten Aste Santu aurretik. Klima aldaketari aurre egiteko dauzkagun mugikortasun arazoak, berdeguneen eskasia eta errekako zaborrak diagnostikatu ziren nagusiki.

Horren harira, beste ikastetxeetako ikasleekin partekatu dituzte herrian hobetu beharrekoak eta udaletxera joan dira udal ordezkariei proposamenak luzatzera. Alkatea eta alkate ordeak udalaren partetik egiten dituztenak azaldu dizkigute eta proposamenak aintzat hartuko dituztela esan digute.

Herri mailan gazteek eragiteaz kontzientzia hartuta, horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere.