INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA IKASTOLAN

Ibaizabal eta Kurutziaga Goienerrekin lankidetzan.

Ibaizabal Ikastolak, Durangoko Kurutziaga Ikastolarekin batera, energia berriztagarrien eta, oro har, eredu energetiko berri baten aldeko apustuan urrats garrantzitsu bat eman du. Bi ikastolok, estrategia beraren baitan, energia sorkuntza eta autokontsumorako instalazioak eraiki ditugu, horretarako Goiener kooperatiba bidelagun izanik. Instalazio fotovoltaikoen bitartez Ikastoletan bertan sortutako energia kontsumituko dugu.

Uda honetan zehar egin dira instalazio fotovoltaikoen eraikuntza lanak Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolen teilatuetan, eta hauen bitartez gure energia kontsumoaren %33 eta %25-eko aurrezpen energetikoa aurreikusten dugu, hurrenez hurren.