AISIALDIKO BEGIRALE TITULUA

Ibaizabal Ikastolan bertan lortu dezakezu, Aisiolaren bitartez.
 
Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen baitako Aisiola programak prest ditu begirale izateko ikastaroak 2020-21 ikasturterako. Urtero bezala, Ibaizabal Ikastolaren egoitzan emango dira ikasturte honetan ere hainbat ikastaro. Hartzaileak Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleak izan daitezke. Ez da eskolaz kanpoko eskaintza moduan kontsideratzen; Lanbidek baimentzen du jarduera hau. Hori dela eta, Lanbidek arautzen duen profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzen dute ikasle partaideek.
 
Ibaizabal Ikastolan eskainiko diren aurreneko 2 ikastaroak urriaren 16an hasiko dira, bana Batxilergoko 1. mailako eta 2. mailako ikasleentzat. Ostiral arratsaldeetan izango dira. Urriaren 9an, berriz, Durangaldeko Mankomunitatearekin lankidetzan antolatutako ikastaroa abiatuko da, larunbatetan. Azkenik, 2021eko urtarrilean, Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako bigarren ikastaroa emango da. Talde bakoitza 25 lagunekoa izango da gehienez. Horietan guztietan, esan bezala, ikasleek begirale-titulua eskuratzeko aukera izango dute.
 
Berariazko kontingentzia-planak diseinatu ditu Ibaizabal Ikastolak eskaintza hau beharrezko segurtasun-baldintzak betez posible egiteko. Ibaizabal Ikastolako Batxilergoko eta Lanbide-heziketako ikasle guztiek irailaren 22an jaso dituzte aurrez aurreko argibideak Aisiolako koordinatzailearen ahotik. Informazio gehiago nahi duenak aisiola@ikastola.eus helbidra jo dezake edo www.aisialdia.eus atarira.