IBILALDIA 2020

Egin ezin izan den Ibilaldiari agur esateko iniziatibak.

Urriaren 18an egitekoa zuen Ibilaldia Elorrioko Txintxirri Ikastolak, baina COVID-19aren ondorioz ezinezkoa izango da. Halere, hainbat ekitadi antolatu dituzte urriaren 12tik 18ra bitarte, egin ez den jaialdiari behin betiko agur esan aurretik.

Hona hemen egitaraua:

  • URRIAK 12, astelehena, 18:00etan umeentzako GORA KASETE! Ikuskizuna Ikastolan.
  • URRIAK 14, asteazkena, 18:00etan EL HOYO filma Arriolan eta Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin.
  • URRIAK 17, larunbata, 20:30etan IZAKI GARDENAK Ikastolan (5€).
  • URRIAK 18, igandea, 11:00etatik aurrera IBILALDIAREN AGUR EKITALDIA (bertsoak, magia, musika eta dantza).

Ekitaldiren batera joateko, lehen bait lehen ekintza bakoitzaren loturan klik eginda izena eman behar da. Gonbidapen/sarrera kopurua mugatua da.


Bestalde, ELKARTASUN KAMISETAK atera dituzte. Eskariak HEMEN burutu behar dira urriaren 18a baino lehen eta Ibaizabal Ikastolan bertan jasoko dira, bidalketa-gainkosturik gabe.