MUGIKOR ZAHARREN BIRZIKLAPENA

Teknologiako ikasleek mugikorren bilketa egin dute.

Industria Tekologia II-ko ikasleek, gure mugikorren atzean dagoena aztertu ondoren, mugikor bilketa kanpaina burutu ditu azken bi asteotan ikastolan. Mugikor zaharrak, ALBOAN GKEra bideratuko dira, haien birziklapenetik eratorritako funtsak Kongoko Errepublika Demokratikora bideratu ditzan, hurrenez hurren, lekualdatu eta errefuxiatuentzako esparruetan hezkuntza-zerbitzuak antolatzeko, gatazkak kaltetutako emakumeen ahalduntze proiektuak gauzatzeko zein kalteturiko biztanleentzako hautabide ekonomikoak garatzeko.

Bi asteko epean 50 mugikor inguru jasotzea lortu dute, eta ikasturtean zehar bilketa gehiago ere egiteko asmoarekin dabiltza.