SEASKAKO EGUTEGIAK

Ibaizabal Ikastolatik Ipar Euskal Herriko Ikastolei ekarpena.

Urtero bezala, Lanbide Heziketako ikasleen eskutik, Seaskari ekarpen propioa egiteko proposamena datorkigu. Seaskako egutegiak ikastolan salgai dira dagoeneko eta, horrez gain, bi otzararen zozketa ere egingo dute otsailaren 19an. Zozketarako errifak atsedenetan salgai izango dituzte.

Ez duzula egutegirik oraindik? Zeren zain zaude zure errifa erosteko?

Anima zaitez euskararekin bat egitera!