TXINTXIRRI IKASTOLARA BISITA

Elorrioko ikastola ezagutzera joan dira HHko ikasleak.

Joan den astean Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak Elorrioko Txintxirri ikastolako haurreskola eta kanpo espazioa ikustera joan ziren.

   

Txintxirri ikastolan 0, 1 eta 2 urteko haurrei bideraturiko bioeraikinak 2014an ireki zituen bere ateak, pedagogia aktiboari espreski egokitutako espazioak, hain zuzen ere.

Eskerrik asko Txintxirri ikastolari aukera hau ematearren!

Informazio gehiagorako: TXINTXIRRI IKASTOLAREN WEBGUNEA