IBAIZABALGO TALDE BI STARTINNOVAN FINALISTA!

Lanbide Heziketako bi talde programako finalerako sailkatu dira.

Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu du StartInnova programak, eta urtero legez, aurten ere Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaiaren bitartez, bertara aurkezteko proiektua garatu dute taldeka. 18 urtetiko goragokoen kategorian 150 ikastetxe baino gehiago aurkeztu dira erkidegoan.

Ibaizabal Ikastolako Naturtekaberri taldea izan da lan idatziaren aurkezpenean lehen sailkatua. Naturtekaberri taldea, Ainhoa Lorente, Ane Garcia, Ane Rodriguez, Garazi Iruarrizaga eta Ione Barrutiak osatzen dute. haurrentzako eta familientzako aisialdi gune baten proposamena egin dute, hauen arteko harremana sustatzea helburu izango duena.

Azken orduetan jakin dugunez, bigarren talde bat ere iritsi da lehiaketaren finalera. Murialamien izena du taldeak, eta Eneko Munitxak, Naia Mendiak, Enara Azpitartek, Miguel Lancaok eta Laura Solanak osatzen dute. Aisialdi esparru bat proposatu dute, heldu zein haurrentzat.

Hurrengo pausua, proiektua aurrez-aurre defendatzea izango da. Otsailaren 23an, EHUko Enpresa eta Ekonomia fakultatera joango dira taldekideak irakaslearekin batera.

Ez da Ibaizabalen horrelako berri bat jasotzen dugun lehen aldia. Duela bi urte ere Ibaizabal Ikastolako talde bat Startinnova lehiaketako finalista ezezik irabazle ere izan zen.

Zorionak guztioi, beraz, egindako lanagatik eta zorte on defentsan! Ziur bikain aterako zaizuela!