HAURTZAROKO SEXU-ABUSUEZ KONTZIENTZIA HARTUZ

HH2ko ikasleak azken proeiktuan murgilduta dabiltza.

Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ZAINDU taldeko ikasleek ikasturte bukaerako lanerako burututako proiektuaren berri eman digute. ZAINDU taldea Ixone Uribek, Gaizka Gonzalezek, Martin Lasuenek, Ane Ondartzak eta Eider Atutxak osatzen dute, eta gainontzeko taldeek bezala, elkarte bat aukeratu behar izan dute beraiekin bolondres lana egiteko.

Hona hemen helarazi diguten mezua:

Guk aukeratutako elkartea Garaitza da. Elkarte honek haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituztenekin esku hartzen du. Elkarte honekin harremanetan, eta azterketa sakona egin ondoren, beharrizan nagusi hau identifikatu dugu: Elkartea ezagutzera ematea, gaiaren sentsibilizazio lana egiteaz batera.

Horregatik guztiagatik, sentsibilizazio-kanpaina bat abian jarri dugu eta kanpaina horren barruan ikastaro bat antolatzea dugu helburu. Eta hori da gure erronka!!

Ikastaroa gauzatzeko baina, berau ordaintzeko dirua behar dugu eta horretarako diru bilketa bat egitea pentsatu dugu. Ikastaroa ordaintzeko diru kopurua baina kopuru handiagoa lortuko bagenu (100 euro baino gehiago) elkarteari helaraziko genioke. Lagunduko?

ANIMATU ETA EUTSI ERRONKARI!! GUZTION ARTEAN ERRAZAGOA DA!!