STARTINNOVAN SARITUAK

2. eta 4. sariak jaso dituzte HH2ko taldeek.

Finalera iristea nahikoa meritu zen jada, baina, gainera, HHko gure ikasle-taldeek 2. eta 4. sariak eskuratu dituzte berrikuntza eta enpresak sortzea sustatzen duen Startinnova lehiaketaren 8. ediziora aurkeztutako 271 proiektuen artean. Munalamien taldea izan da bigarren postua eskuratu duena eta Naturtekaberri, ostera, laugarrena lortu duena. Lorpen handia, beraz, gure ikasleena!

Martxoaren 2an Bilboko Alondegian egindako ekitaldian ezagutarazi dira emaitzak eta orduan jaso dituzte beren sariak Ibaizabal Ikastolako Lanbide-heziketako gure ikasleek. Tablet bana jaso dute guztiek, diplomaz gain, baita irakasle tutore arduradunak ere. Ikastolak berak oroigarria jaso du errekonozimendu modura, gainera.