MIGRAZIOAREN TESTIGANTZAK LEHEN PERTSONAN

APko ikasleek migrazioaren inguruko solasaldia izan dute.

Batxilergoko bigarren mailako Administrazio Prozedurak ikasgaian migrazioaren inguruko lanketaren baitan solasaldi berezia izan dute gaurkoan, errealitate honek zeharkatzen dituen bizi esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan baitute.

Modou Sarr eta Boubacar Diop Axpen bizi diren migratzaile senegaldarrak dira eta Atxondoko Harrera taldeko kide, lehena duela bi urtetatik eta bigarrena taldera batu berria. Beraien etxeetatik atera zirenetik gaur egun arteko ibilbidea eta bizipenak partekatzeaz gain eta ikasleen galderak erantzun dituzte. Esperientzia bikaina izan da. Eskerrik asko!

Horrelako esperientziak dira elkartasunaren alde egindako apustuen fruituak.