RIO DE ORO-REKIN LANEAN

HH2ko ikasleak azken proiektuan murgilduta.

Maria Gonzalez, Eneko Munitxa, Miguel Lancao, Oier Urien eta Laura Solana Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleek beraien azken proiektuan lan bolondresa egiteko aukeratu duten elkartea Rio de Oro izan da. Elkarteko kide batekin harremanetan izan dira eta hark beraren bizipenak partekatu dizkie.

Erreportaje bat ere gauzatu dute, hainbat gai ukitzen ituena. Albistearen amaieran doa atxikita.

Hala, martxoaren 3 eta 4an, goizeko 8:00tatik eguerdiko 13:30ak arte ikastolako sarreran postua jarriko dute. Batetik diru eta janari bilketa egingo dute eta, bestetik, Rio de Oro elkartearen kamiseta eta sudaderak salgai izango dituzte.
 
Beraz, animatu bertatik pasatzera!