ANOREXIA GENEROAREN IKUSPEGITIK

Amaia Lekunberri izan dugu gaurko Ateneoan.

Hizkuntza Proiektutik antolatutako Ateneoen artean, Anorexia Feminismotik solasaldiaren txanda izan da gaur. Honen inguruan hitz egiteko Amaia Lekunberri Ansola izan da gurean. Anorexia feminismoaren begiradatik ikertu du Amaiak bere tesian eta berau irakurri eta ulertzeko hainbat gako eskeini dizkigu. Anorexia bilakaera historiko luzea duen gai bat dela erakutsi digu eta genero gatazkaren ondorio gisa ulertzeko argudioak partekatu ditu gurekin, besteak beste.

Solasaldiaren bigarren zatian galderek, esperientzia trukaketek, partekatutako ardura eta iritziek eta beste zenbait bizipenek hartu diote azalpenei erreleboa.