IKASLE OHIEN PROPOSAMENA

Kirolerrotarako proiektu bat aurkeztu ziguten ostiralean.

Aritz Ginea eta Euken Ertzilla ikastolako ikasle ohiek, teknologia berritzaileen integrazioaren bitartez kirol jarduna sustatzeko proposamen berri bat aurkeztu digute. Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazlea izan zen eurena eta Ibaizabal Ikastola aukeratu dute berau martxan jartzeko.

Joan den ostiralean klasez klase pasatu ziren proiektua ikasle guztiei ezagutarazteko.