GARAITZAREN TAILERRA

HH2ko ikasleek antolatu zuten joan den ostiralean.

Duela hilabete batzuk izan genuen Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako Zaindu taldearen proiektu honen berri. Hala, ikaskidetzan oinarritutako proiektuaren emaitza gauzatzea lortu zuten joan den apirilaren 29an.

Zaindu taldeak, haurtzaroan ematen diren sexu abusuen garrantziaz jabeturik, gaia sakon jorratu nahi izan zuen, eta horretan janzteko aukera zabaldu ere bertaratu ziren guztientzat. Lanbide Heziketako ikasleez gain, beste zentroetako hezitzaileak eta irakasleak ere izan genituen formazioa jasotzen. Oso saio interesgarria eta ezinbestekoa.

Eskerrik asko Zaindu taldeari eta eskerrik asko Garaitzako kideei!