ANIMALIEN ZIRKULAZIO APARATUA

Batxi 1eko ikasleen jarduera praktikoa.

Batxilergoko lehen mailako ikasleek jarduera berezi bat burutu zuten Biologiako ikasgaian. Ondoko hitzak helarazi dizkigute Irati Gaubeka, Amaiur Artetxe eta Aetz Sampedrok:

Azken aste hauetan, Biologiako ikasleak, animalien zirkulazio aparatua ikasten ibili gara. Eta aurreko ostiralean ikasitako praktikan jartzeko aukera paregabea izan genuen. Txerri eta arkume baten bihotzak izan ditugu eta beraiekin, odolak gure bihotzean zehar egiten duen ibilbidea erraz ikusi ahal izan dugu, geure atzamarrekin bihotzaren barrenetik ibilbidea jarraituz. Klase bukaeran bihotzak guztiz zabaldu ditugu eta horrela bere barrualdea nolakoa den ikusi dugu. Oso aukera polita izan dela uste dugu, ikasitakoa geure begiekin ikusi ahal izan dugulako.