BIKE2WORK IBAIZABALEN

Badaukagu ikastolako txapelduna.

BIKE2WORK bizikletaren erabilera sustatzeko kanpainaren baitan, 30 egun bizikletaz erronkan hartuko du parte Ibaizabal Ikastolak. Lehiaketa baliatuz ibaizabalen barne-txapelketa egin genuen apirilean zehar eta aurreko ostiralean banatu genituen sariak parte hartzaileen artean.

Martin Gutierrezek, kilometro gehien egin zituen ikasleak, marka altua utzi du hurrengo edizioetarako: 130 kilometro!

Ezetz hurrengo edizioan marka gainditu!