ATE IREKIAK IKASLEEKIN

Maiatzaren 18an izango dira.

Lanbide Heziketako aurrematrikulazio epea ireki orduko Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloa bertatik bertara ezagutzeko aukera ezberdinak izango dira. Maiatzaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, ate ireki ofizialak izango dira irakasleekin. Egun berean, ordea, goizez, ikasleek antolatutako ate irekietara gerturatzeko aukera izango da.

Ikasleek beraiek eman digute proposamenaren berri ondorengo komunikatuaren bidez:

Kaixo,

Ibaizabal Ikastolako ikasleak gara eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria izateko zikloa aurkeztera gatoz ate irekien bitartez. Ate ireki hauek Ibaizabal Ikastolan izango dira maiatzaren 18an goizeko 11:00etan.

Informazio gehiago nahi izanez gero Instagram, Twitter, Facebook eta Gmail-aren bitartez eskuragarri izango duzue.

Honez gain, informazio gehiago nahi izanez gero hemen uzten dugu gure helbide elektronikoa: ibaizabalikastolakoateirekiak@gmail.com.

Anima zaitezte eta hurbildu ate irekietara!

Lanbide Heziketako matrikulazio prozeduraren inguruko informazio guztia jasotzeko jo MATRIKULAZIOA atalera.