IKASLEAK UDALETXEKO FOROAN

Ibaizabalgo eko-ordezkarien ekarpena.

Nahia Saez, Aetz Sanpedro eta Martin Gutierrezek, eko-ordezkariak hirurak, udaletxeko foroan parte hartu dute Durangoko gainontzeko ikastetxeetako ikasle ordezkariekin batera, Ibaizabalgo ordezkari legez. Bertan, aurtengo ikasturtea Agenda 21-etik Agenda 2030-erako trantsizio urtea izanda, Durangoko herrian behatutako eta hobetu beharreko gaiak landu dituzte udal ordezkariekin batera. Hainbat konpromezu hartu dituzte herria eta ingurmena zaintzeko eta era berean udal ordezkarlek ere bere gain hartuko dituzten ardurak eta ekintzak argitu dituzte.

Konpromezu ildo nagusiak plastiko kontsumoa murriztu, zabor gutxiago ekoiztu, erreka zaindu zein garbi mantendu eta kotxezko mugikortasuna mugatzearekin lotuta etorri dira. Urtero adosten ditugun konpromisoekin ikasleok herriko ekintzetan parte hartzeko aukera ezinhobea daukagu eta datoren ikasturtean ere horretan jarraituko dugu.