EUSKARARI PUZKA 2021

Errigoraren kanpaina abian.

Dagoeneko martxan da berriz aurtengo Errigorako kanpaina. Zapatu honetan hasi zen Nafarroako erriberan egindako ekitaldi eta kontzertuen bitartez. Ondo dakizuen moduan, Errigorak modu berezian egiten du euskalgintzaren alde lan:

Nafar erriberako produktuak Euskal Herri osotik hedatzen laguntzen du, hango ekoizleei horrek suposatzen dien laguntzarekin. Baina, hori gutxi balitz, Nafar erriberako euskararen hedapenean ere eragiten du. Aurrten, adibidez, ekoizle hauetariko hainbat izan dira euskara planak egiteko konpromisoa hartu dutenak bakoitzak bere enpresan. Gainera, eremu horretako euskalgintzan dabiltzan erakundeei zuzenean laguntzen zaie. Aurten aterako den etekin guztiaren %25a zuzenean jasoko dute Sortzen edo aek moduko eragileek.

Aurtengo berezitasunetako bat da baita ere AGERRALDIA. Bideo honetan ikus dezakezue zertan datzan:

ESKATU ZURE KAXA:

Aurten ere hiru kaxaren artean egin daitezke eskaerak. Kaxa beltza (klasikoa), kaxa zuria (berezia) eta kaxa berdea (ekologikoa). Lehen eskaria egiteko epea azaroak 11ra artekoa izango da eta online eskaerak lehenetsiko ditugu.

    NOIZ: Urriaren 23tik azaroaren 11ra.
    NOLA: Online errigora.eus-en
    NON eta NOIZ JASO: Ibaizabal ikastolan, Azaroak 26an