EKIN_KLIMA

EITBren kanpainan parte hartu dute eko-eragileek.

EITB-k Ekin_klima kanpaina abiatu du eta pasadan barikuan, eta  EGURALDIA saioko lantaldea Durangoko Ezkurdi plazara atera zen aldaketa klimatikoari buruz kontzientziatzen. Horren harira, Eko-eragileak bertara gerturatu ginen gure kezkak eurekin partekatzen eta han jasotako informazioarekin sentsibilizazio kanpaina bat egiteko asmoa dugu ikastolan.
 
Honekin Eko-eragileen aurtengo ibilbidea abiatu dugu. Klima aldaketak gure inguru hurbilean izango duen eraginaz jabetu nahi dugu eta horrekiko konpromezu eta ardurak hartu.
 
Gure taldera gerturatu nahi baduzu,...zatoz ! Zure zain gaude eta!
 
Izan EKO!

 

Etiketak: