ARGI DAUKAGU

Azaroaren 25a Ibaizabal ikastolan.

Hainbat astez antolaketa lanetan ibili ondoren azaroaren 25erako egitarau osotu bat plazaratu zuen hartarako Ibaizabalen bildutako asanbladak, Ikama eta Itaia antolakundeen ekarpenak gehituaz.

Goizeko lehen orduan hasi eta egun osorako hainbat proposamen jaso zituen egitarauak, gelan egitekoak zein hautazkoak, mistoak zein ez-mistoak, hizketaldiak, tailerrak...

Aukerako saio guztietan bildutako jendetzak autodefentsa feministaren norabidean lerrokatutako proposamenen beharra eta garrantzia azpimarratu baino ez zuen egin.

Ibaizabalen argi daukagu: indarkeria matxistarik gabeko bizitzak nahi ditugu, eta orain nahi ditugu!