IKASTOLEK ELKARTASUNA

Bazkideen Batzar Orokorra Elkartasun Ikastolak erakundeak.

Hernaniko Orona guneko areto nagusian Bazkideen Batzar Orokorra egin zuen azaroaren 25ean Elkartasun Ikastolak izeneko erakundeak. Erakunde hori ikastolok sortua da, ikastolak elkarren artean laguntzeko topagune egituratu modura.

Batzorde teknikoak landu eta artezkaritza-kontseiluak onartuta ekarri zuten ia 900.000 euroko diru-zenbatekoa banatzeko proposamena Batzar Orokorrera.

Hala, ikastola guztietako familien elkartasunak balio izango du uneotan egoera ahulean dauden zenbait ikastolari eta proiekturi bultzada emateko. Hauek izango dira Elkartasun Ikastolak diruz lagunduko dituen ikastolak aurten:

  • Seaska Ikastolak (4100 ikasle batzen dituzten Ipar Euskal Herriko 38 ikastola). 346.272 euro.
  • Bastida Ikastola (Labastida). 80.000 €.
  • Harrobia fundazioa (Bilbo). 160.000 €.
  • Argia Ikastola (Tutera). 73.000 €.
  • Ibaialde Ikastola (Lodosa). 100.000 €.
  • Tantirumairu Ikastola (Lesaka). 150.000 €.

Era berean, 112. ikastolaren sorreraren berri eman zuten Batzarrean: Bardozeko ikastola.

Batzar Orokorrera 112 ikastola zeuden deituta eta 83 bertaratu ziren, % 74,11. Bertaratutakoen artean botoen % 70,65 egon zen ordezkatuta. Erabakiak adostasun ia erabatekoarekin hartu ziren. Ibaizabal Ikastola ere presente egon zen Batzarrean, taldearen indarrak egiten gaituela handi konbentzituta.