SEASKAREKIN ELKARTASUNA

HH1eko ikasleek ekimen ezberdinekin dihardute

Aurten ere, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, Seaska ikastolei laguntza eskaintzeko asmoz eta Durangaldeko denda zein taberna ezbedinen laguntzaz, hainbat otzara prestatu dituzte. Abenduaren 22an egingo da zozketa eta hartarako tiketak salgai dituzte oraindik.

Horrez gain, urtero legez, Seaskako egutegiak ere badituzte salgai.

Durangoko Azokako abagunea aprobetxatuz, joan den astean bertan izan ziren otzara zein egutegiekin.

Oraindik ere, aukera duzu zozketan parte hartzeko, edota egutegia erosteko. Ikastolan salgai! Anima zaitez!