IKUSKIZUNAK HAURRENTZAT

HH1eko ikasleek sortu dituzte

Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleek urteko 2. Erronkari heldu diote, haurrentzako ikuskizun bat zerotik sortu eta gauzatu behar izan dute azken bi aste hauetan. 

Zornotzako Andra Mari ikastolako eta Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako haurrek, gure ikasleek sortutako ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute, baita Durangoko Bizenta Mogel Liburutegira hurbildu diren haurrek ere.