TEKNOLOGIATIK ESKURA

Erronka egin dute 1. batxilergoan

Batxilergoko lehen mailako Marrazketa Teknikoa I eta Industria Teknologia I ikasgaiak uztartuz, Teknologiatik eskura erronka burutu dute. Lehen eta bigarren ebaluazioen artean gauzatutako etapetan, ikastolako langileen beharrizan batetik abiatuz, beharrizan horri erantzuteko produktu baten ekoizpen integrala gauzatu dute, horretarako prozesu teknologikoaren fase guztiak igaroz.

Hartzaileek pozik jaso zituzten FACILE izeneko produktuaren unitate ezberdinak.

Zorionak egindako lanagatik!