URTARRILAK 13 > ATENEOA + BINGO TRABESTIA

 

Datorren ostegunean, urtarrilak 13an, hitzordu bikoitza izango dugu Ibaizabal ikastolan, Drag munduarekin. Albina Stardust eta Yogurinha Borovaren bisita jasoko dugu eta bi ekintza antolatu ditugu beraiekin. Izan ere, Ibaizabal Ikastolak, hezkuntza eragile izateaz gain, kultur eragile ere izan nahi baitu eta jardun akademikoaz aparte ere eskaini nahi dizkie ikasle eta herrikideei proposamen desberdinak. 

  • 16:00etan, Ikastolako Ikasle eta langileentzako ATENEOA: "Drag Mundua Euskal Herrian" izenburupean, Albina eta Yogurinharen ibilbidea errepasatuko ditugu eta Drag-a ezagutuko dugu beraien esperientzietatik abiatuta. Drag-a zer den, eta Euskal Herrian duen presentziaz jardungo gara.
  • 18:30etan BINGO TRABESTIA ikastolako tabernan. Ekintza hau irekia izango da etorri nahi duen guztientzako. Bingotik ateratzen den etekin guztia batxilergoko bigarren mailakoen ikasbidaiarako laguntza moduan bideratuko da, gainera. Hori bai, osasun egoeragatik ezarritako segurtasun neurriak betetze aldera, aforoa mugatua izan beharko da. Beraz, bizkor ibili!

Abenduak 13an, badaukagu plana! drag-a!