KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA

Ikastaroa jaso dugu ikastolan bertan

KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako ikastaroa jaso dugu aurreko hilabeteetan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landu izan ditugu Nerea Mendizabalek eskaini digun ikastaroan.