Oxford Test of English

2018an Oxford Universityrekin sinatutako akordioaren ondorioz, Ibaizabal Ikastola “Oxford Test of English” aztertzaile ofiziala da.

Azterketa online denez, Ibaizabal ikastolako ordenagailuetan bertan egingo dugu, eta azterketa gaindituz gero, ingelesean A2, B1edo B2 titulazioa lortzen da. 

Hauek dira aurtengo ikasturtean Oxford Test of English azterketaren deialdiaen xehetasunak:

Azterketa eguna Matrikula egiteko epemuga
Abenduak 12, 16:30ean. * Azaroak 25
Martxoak 6, 16:30ean PLAZAK BETETA Otsailak 15
Apirilak 24, 16:30etan PLAZAK BETETA Apirilak 14
Apirilak 25, 16:30etan Apirilak 15
Maiatzak 22,16:30etan Maiatzak 15
Ekainak 12, 12:00etan Ekainak 5

MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA

  • Honako inprimakia bete.
  • Dagokion diru kopurua ondorengo kontu korrontean sartu: ES26 3035 0014 600140036666. Kontzeptuan ondorengoa adierazi: OTE_NAN zenbakia
    • Ibaizabal Ikastolako ikasle eta bazkideak: 90€
    • Gainerakoek: 100€
  • Behin inprimakia beteta, banku-frogagiria ondorengo helbidera bidali: ote@ibaizabalikastola.eus

PROBAREN EZAUGARRIAK

Iraupena

2 ordu

Egiaztatutako gaitasunak

Reading, listening, writing eta speaking.

Beti lortzen da egiaztagiri bat

Atalez atal daukazun ingeles-maila egiaztatzen du (A2, B1, edo B2). Hau da, azterketa hau ez da “ez gainditzen”.

Emaitza

15 egunen buruan

Ziurtagiria

Posta elektronikoan jasotzen duzu, emaitzekin batera. Batez besteko notaz gain, trebetasun bakoitzean duzun kalifikazioa adierazten da (reading, listening, writing eta speaking). Nahi izanez gero, trebetasunak banaka egin daitezke eta ateratako nota altuena agertuko da ziurtagirian.

Jarraitu beharreko arauak

IKUSI HEMEN

Azterketaren eredu bat

IKUSI HEMEN

Informazio gehiago

IKUSI HEMEN

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA HARREMANETARAKO

Informazio gehiago behar izanez gero:

 

Garrantzitsua: Plaza mugatuak dira eta izena-emate ordenaren araberakoa izango da. Deialditik kanpo geratuz gero, Ibaizabaleko norbait zurekin harremanetan jarriko da, eta hurrengo deialdian parte hartzeko aukera izango duzu . //  Atal honen azpian atxikita arautegia

Fitxategia: