#batxilergoa

IKASTURTE HASIERAKO IRTEERA

 

Joan den irailaren 28an, batxilergoko lehenengo mailako ikasle eta irakasleok Neberondora irteera egin genuen, ikasturteari hasiera eman eta elkar ezagutzeko.

DON'T BE DUMMY

Trafiko istripuak saihesteko ekimena.

Joan den asteazkenean, batxilergoko bigarren mailako ikasleak Durangoko San Agustin aretoan izan ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Don´t be dummy zuk ez duzu ordezkorik”  izeneko proiektuan parte hartzen. Ekimenak trafiko istripuen prebentzia du xede, droga zein alkohol kontsumoek errepidean eragiten dituzten arriskuen gaineko kontzientzia piztuz.

DURANGOKO BONBARDAKETA OROIMENEAN

UDABERRIRIK ANKERRENA komikia ezagutu genuen.
 

ERAKUSKETA TABERNAN

Filosofia Olinpiaetarako lanak

Batxilergoko ikasleek Euskal herriko filosofia olinpiadetan  parte hartu dute. Honen helburu nagusia filosofia ikasleen errealitatera gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea. Olinpiaden eraginez Ibaizabalen hausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzen dira.

ELIKAGAIAK SAHARARA

Administrazio Prozedurak ikasgaitik proposatuta
 

ZINEA MINTZAGAI

Batxilergoko Ekonomia eta Filosofiako proiektua.
 

DON'T BE DUMMY

Trafiko istripuak saihesteko ekimena.

Joan den ostegunean, batxilergoko bigarren mailako ikasleak Durangoko San Agustin aretoan izan ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Don´t be dummy zuk ez duzu ordezkorik”  izeneko proiektuan parte hartzen. Ekimenak trafiko istripuen prebentzia du xede, droga zein alkohol kontsumoek errepidean eragiten dituzten arriskuen gaineko kontzientzia piztuz.

EHUNAK AZTERTZEN

Anatomiako ikasleen laborategiko praktika.

Batxilergoko lehen mailako anatomiako ikasleak animalia ehinak lantzen aritu dira egunotan ikasgelan. Ikasitakoa zuzenean behatzeko, oilasko izterren disekzioa egin dute.

BIDAIA ON!

Ostiralean bigarren mailako ikasleak agurtu genituen.

Batxilergoko zein Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek bukatu dute beraien ibilbidea ikastolan. Etapa honi itxiera eman eta hurrengora abiatzeko agur ekitaldia egin genuen joan den ostiralean ikastolan. Ikasleek, familiek eta lantaldeak hartu zuten hitza bertan, musika eta dantzak girotuta, hegaldi berriari begira jartzeko.

Etorkizunera bidaiarik onena opa dizuegu guztioi!

PIEZEN DISEINUA

Industria Teknologia II-ko erronka.

Azken ebaluazio honetan batxilergoko bigarren mailako Industria Teknologiako ikasleak, piezen diseinu eta fabrikazioan aritu dira. Espraiekin marra finagoak marraztu ahal izateko pieza bat diseinatu, fabrikatu eta probatu dute Lian (@muraleslian) muralgilearekin elkarlanean, honen esperientzia eta eskarmentua abiapuntutzat izanik produktu erabilgarri bat sortzeko.

Orriak

RSS - #batxilergoa-era harpidetu