#batxilergoa

SURF IKASTAROA

Gorputz Hezkuntzako ikasturte amaiera.

Joan den astean, asteazken eta ostiralez, batxilergoko lehen mailako ikasleak Lagara irteera egin zuten ikasturteko azken kirola lantzera: surfa. Eguraldiak lagunduta, egun paregabeak pasatu zituzten urtean zein hondarretan.

BIHOTZ BIRIKA SISTEMA

Ariketa praktikoa biologiako saioan.

Biologiako 1.mailako ikasleak bihotz birika sistema nolakoa den ikasten ari dira. Errealitatea gertutik ezagutzeko, txerri, txakur eta txahal bihotzak izan dituzte eskuartean bihotzaren anatomia behatu, odolak bihotzean egiten duen zikloa deskribatu eta ikasgelan ikasitakoa hobeto barneratzeko.

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

Bermeoko Eleizalde Ikastolara bisita.

TRAINING CARAVAN

Lehen batxilergoko Biologiako ikasleek.

FILOSOFIA OLINPIADETN IRABAZLE!

Joan den ostiralean izan zen finala Donostian.

Maman Aicha Kane eta Egoiz Icobalcetak IV. Filosofia olinpiadak irabazi dituzte. Finalera ikastolako bost ikasle sailkatu ondoren, argazkigintza modalitatean lehenengo eta bigarren postuak lortu dituzte Maman eta Egoitzek, hurrenez hurren.

TRUKALDIA

Iruñeko ikasleak gurean.

Pasa den astean San Fermin ikastolako ikasleak izan genituen gurean, bi ikastolen arteko trukaldiari hasiera emateko. Gurera heldu bezain pronto, gure ikasleek ikastola erakutsi eta ezagutza jolasak egin zituzten. Ondoren, Lekeitiora joan ginen bazkaltzera (bainuren bat tarteko), eta Mendexara igo ginen, abentura parkera. Dagoeneko hasi gara elkar ezagutzen, eta datorren astean,  Ibaizabal Ikastolakoak Iruñera joango gara.

FILOSOFIA OLINPIADETAKO FINALA

5 ikasle sailkatu dira.
 
Ibaizabaleko ikasleak filosofia olinpiadetako hurrengo fasean daude! Batxilergoko lehen mailako Aiora Arregi Diez, Ane Iturrieta Echanojauregui, Egoitz Icobalzeta Bilbao, Maman Aiche Kane eta Uxue Reinares Villalain dira.
Finala apirilaren 1ean EHUko Aula Magnan, Donostian, izango da Zorte On!
 

FILOSOFIA OLINPIADAK

1. eta 2. batxilergoan

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da. Urtero gai desberdinak proposatzen dira bertan, oraingo honetan Transhumanismoa izan dugu aztergai.

BIDERA

1. batxilergoko orientazio proiektua

Ikastolako lehen batxilergoko ikasle guztiak BIDERA orientazio proiektuan murgilduta dabiltza. Aurrerako bideak erabaki aurretik norbere burua ezagutzea ezinbesteko baldintza denez, ariketa ezberdinak egiten ari dira egunotan. Atzo Espageti dorrearen dinamikaren bitartez, taldean lan egiterakoan bakoitzak hartu ohi dituen rolak, jarrerak eta tokiak ikertzea egokitu zaie. Hona hemen lanketaren zenbait irudi.

MUTRIKUKO OLATU PLANTARA BISITA

Teknologiako ikasleak irteeran.

Batxilergoko Teknologia Industrialeko lehen eta bigarren mailako ikasleek Mutrikura txangoa egin zuten atzo, Mutikuko olatu energia-planta ezagutzera, energia baliabide berriztagarrien lanketaren baitan. Energiaren Euskal Erakundeko Jon Lekubek instalazioak erakusteaz gain, itsas energiaren egoeraren inguruko hainbat azalpen eman  zizkien ikasleei, baita haien zalantzak argitu ere.

Orriak

RSS - #batxilergoa-era harpidetu