#batxilergoa

IKASLE OHIEKIN SAIOAK

Orientazio saioak izan zituzten batxilergoko ikasleek.

Atzo ikasle ohien bisita izan genuen Ikastolan. Maixa, Udane, Eneko, Maddi, Oihane, Mikel, Gorka, Ander, Beñat eta Markel gurera hurbildu ziren, euren esperientzia pertsonal eta akademikoak batxilergoko bigarren mailako ikasleekin partekatzera. Gizarte zientzietako, osasun zientzietako eta ingeniaritza ezberdinetako bizipenak jaso genituen beraiengandik.

BIOTEKNOLOGIAKO PRAKTIKAK

Biologiako ikasleek saio berezia izan zuten ostiralean.

Joan den ostiralean batxilergoko Biologiako 2.mailako ikasleek bioteknologiako tailer bat jaso zuten Bioteknofarm-en eskutik.
Ibaizabalgo ikasle ohia den Asier Larrea ikastolan izan zen eta bioteknologiako ezagutza batzuk azaltzeaz gain, praktika batzuk egiteko aukera ere izan zuten ikasleek, arloa gertutik ezagutzeko.

2. BATXIKO IKASLEAK ANTZERKIRA

La Casa de Bernarda Alba ikustera joan dira.

Gaur goizean batxilergoko 2. mailako ikasle guztiak Bilboko Campos Eliseos antzokira joan dira La casa de Bernarda Alba antzezlana ikustera. Emanaldiaren ondoren obraren inguruko zalantzak aktoreekin argitzeko tartea izan dute.

FILM LABURRAK SORTZEN

Ikus Entzunezko Kultura ikasgaian.

1. batxilergoko Ikus Entzunezko Kulturako ikasleak metraje laburreko filmak grabatzen ari dira. Grabaketa fasea gaur bukatu dute eta muntaia baino ez zaie falta filmak aurkeztu ahal izateko.

FRANTSESEKO IKASLEEN IRTEERA

Campos Eliseos aretora joan dira.

Gaur, ikastolako frantseseko ikasle guztiak Bilbora joan dira, Campos Eliseos aretora, frantsesez obra bat ikusten: Une amitié intouchable. 

Tarte atsegina pasa dutela esan digute.

TEKNOLOGIATIK ESKURA

Erronka egin dute 1. batxilergoan

Batxilergoko lehen mailako Marrazketa Teknikoa I eta Industria Teknologia I ikasgaiak uztartuz, Teknologiatik eskura erronka burutu dute. Lehen eta bigarren ebaluazioen artean gauzatutako etapetan, ikastolako langileen beharrizan batetik abiatuz, beharrizan horri erantzuteko produktu baten ekoizpen integrala gauzatu dute, horretarako prozesu teknologikoaren fase guztiak igaroz.

IKASLE OHIEN BISITA

Orintazio saioak 2. Batxilergoan

Joan den ostegunean, bisita berezi bat izan genuen Ikastolan. Orientazioarekin loturiko ekintzen barruan, ikasle ohiak hurbildu ziren gurera, batxilergoko 2. mailako ikasleekin, euren esperientzia pertsonal eta akademikoak partekatzera. Ekimen interesgarri eta oso ondo baloratua izan zen.

Eskerrik asko!

PERSONAL TRAINNER ERRONKA

Ane Portilloren bisita Anatomiako saioan.

Anatomiako ikasgaian Personal Trainner erronkarekin buru belarri ari gara lanean eta gaur Ane Portillo zornotzarra, kirolean aditua eta goi mailako kirolarien  entrenatzaile pertsonala, izan dugu klasean aholkuak ematen.

Eskerrik Asko Ane zure ekarpenengatik! Asko ikasi dugu!

ETWINNING PROIEKTUA

Elkartruke birtuala Durango eta Versailles artean

2. mailako frantseseko ikasleak elkartruke birtual bat egiten gaude Versailleseko zentro batekin. Elkar ezagutzeko bideo aurkezpen batzuk egin ondoren, aurreko ostiralean hitzordu birtuala izan genuen hizkuntza testuinguru erreal batean praktikan jartzeko.

Hurrengo pausoa gure ingurua aurkeztea izango da, gida turistiko bat sortuz.

 

ORIENTAZIO SAIOAK

MUtik bisita izan dute 2. batxiko ikasleek.

Bigarren batxilergoko ikasleek orientazio saioa izan dituzte gaur Mondragon Unibertsitatetik etorritako ordezkariekin. Hiru gelatan banatuta, Humanitate eta Zientzien Fakultateko, Enpresaritza Fakultateko eta Goi Eskola Politeknikoko ikasketa aukera ezberdinen berri izan dute.

Orriak

RSS - #batxilergoa-era harpidetu