#batxilergoa

ZER DA FILOSOFIA?

Batxi 1-eko ikasleek egindako bideoa.

Ibaizabaleko ikasleek Batxilergoko etorkizuneko ikasleei ezezaguna eta arrotza egiten zaien filosofiako arloa azaltzeko asmoz bideo interesgarriak egin dituzte. Gustokoa  zaizuelakoan, hona hemen  lagin txiki bat.

IKASLEAK IRAKASLE BIHURTURIK

Psikologiako ezohiko eskolak.

Batxilergoko 2.mailako ikasleak egun batzuez irakasle bihurtu dira, psikologiako eskolak elkarri eman dizkiete. Originaltasuna tarteko psikologia eskola ezberdinak azaltzea izan da lanaren helburua.

Gure ikasleen hezkuntza-prozesuan eguneroko lana funtsezkoa dela agerian uzten duen beste adibide bat. Zorionak egin duzuen lanagatik!

ANIMALIEN EHUNEN BEHAKETA

Batxilergoko lehen mailakoen ariketa praktikoa.

Anatomiako ikasleak animalien ehunak ikasten ari dira egunotan. Giza ehunak hobeto ezagutu eta behatzeko, oilasko izterraren disekzioa egin zuten joan den barikuan. 

IKASTURTE HASIERA

Irailaren 6an abiatuko dugu 2021-2022 ikasturtea.

Oporrak gogotik gozatu ondoren ikasturte berriari ekiteko prest gara berriz ere Ibaizabal Ikastolan. Irailaren 6an, astelehena, emango diogu 2021-2022 ikasturteari hasiera Batxilergoan zein Lanbide Heziketan.

ANIMALIEN ZIRKULAZIO APARATUA

Batxi 1eko ikasleen jarduera praktikoa.

Batxilergoko lehen mailako ikasleek jarduera berezi bat burutu zuten Biologiako ikasgaian. Ondoko hitzak helarazi dizkigute Irati Gaubeka, Amaiur Artetxe eta Aetz Sampedrok:

LURGAIA EZAGUTZERA TXANGOA

Irteeraren testigantza ikasleen eskutik.

Martxoaren 10ean Lurgaia Fundazioa ezagutzeko txangoan joan ziren batxilergoko hainbat ikasle, eta egin eta ikasitakoak ezagutzeko Biologiako hiru ikaslerekin izan gara. Martin Ondaro, Ibon Espinosa eta Dunixe Urrutibeaskoak beraien esperientzia partekatu dute gurekin.

EREDU ENERGETIKO BERRI BATERANTZ

GoiEner-en hitzaldia 1. batxilergoan.

Batxilergoko lehen mailako Industria Teknologia eta Marrazketa Teknikoko ikasleak energia baliabideak lantzen ari dira. Energia berriztagarrien artean, energia fotovoltaikoan zehazki zentratuta Ibaizabal Eguzkitan erronkarekin hasi berri dira.

MIGRAZIOAREN TESTIGANTZAK LEHEN PERTSONAN

APko ikasleek migrazioaren inguruko solasaldia izan dute.

Batxilergoko bigarren mailako Administrazio Prozedurak ikasgaian migrazioaren inguruko lanketaren baitan solasaldi berezia izan dute gaurkoan, errealitate honek zeharkatzen dituen bizi esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan baitute.

IBAIZABAL IKASTOLA, ERALDAKETAN AITZINADARI

Batxilergoko ikasleen irteera-profila zehazteko kanpo-ebaluazioa.

Batxilergoko ikasleen irteera-profila birdefinitzeko, urte osoko estrategia sakona ari gara garatzen Ibaizabal Ikastolan. Prozesu horren kanpo-ebaluazioan sartuta gaude asteotan, eta neurketak egiten ari gatzaizkie ikasleei, ondorengo beren ezaugarriak baloratzeko:

IKASTOLATIK TINDUFEKO ERREFUXIATU KANPAMENTUETARA

APko ikasleek elikagai eta diru bilketa egin dute.

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak aurten, beste behin, sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du, 2021eko Karabana Solidarioa izenpean. Ibaizabal Ikastolako Administrazio Prozedurak ikasgaiko ikasleek parte hartu dute elkartasun lanketa honetan.  

Orriak

RSS - #batxilergoa-era harpidetu