#teknologiak

PIEZEN DISEINUA

Industria Teknologia II-ko erronka.

Azken ebaluazio honetan batxilergoko bigarren mailako Industria Teknologiako ikasleak, piezen diseinu eta fabrikazioan aritu dira. Espraiekin marra finagoak marraztu ahal izateko pieza bat diseinatu, fabrikatu eta probatu dute Lian (@muraleslian) muralgilearekin elkarlanean, honen esperientzia eta eskarmentua abiapuntutzat izanik produktu erabilgarri bat sortzeko.

MUTRIKUKO OLATU PLANTARA BISITA

Teknologiako ikasleak irteeran.

Batxilergoko Teknologia Industrialeko lehen eta bigarren mailako ikasleek Mutrikura txangoa egin zuten atzo, Mutikuko olatu energia-planta ezagutzera, energia baliabide berriztagarrien lanketaren baitan. Energiaren Euskal Erakundeko Jon Lekubek instalazioak erakusteaz gain, itsas energiaren egoeraren inguruko hainbat azalpen eman  zizkien ikasleei, baita haien zalantzak argitu ere.

AZTERKETETARAKO MAHAIAK OREKATUTA

Industria Teknologia IIko ikasleen proiektua.

Industria Teknologia IIko ikasleek batxilergoko geletako mahai guztiak orekatu zituzten joan den asteazkenean, azterketak hasi orduko. Horretarako TableOne izeneko mahaien hanketan kokatzeko piezak ekoitzi dituzte 3D inprimatzailearekin kolokan zeuden mahai guztietarako. Gelaz gela pasatuz, aurkezpen bideo bat proiektatu eta beharra zuten mahaiak orekatu zituzten.

SOFTWARE ASKEA IKASTOLAN

Software askeko Sistema Eragilea informatika gelan.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak I ikasgaian software askeko Sistema Eragilearekin ezagutu eta baliatzen ikasi dute ikasleek, baita informatikako ordenagailuetan instalatu ere, Windows-ekin batera.

TELEKOMUNIKAZIO BURUJABETZAZ IKTn

IZARKOM proiektuko Asier Garaialderen bisita.

Batxilergoko lehen mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaian, informatikaren makinaria ulertu asmoz hiru alor aztertzen ari dira: hardwarea, softwarea eta azpiegiturak (sareak eta sistemak).

Teknologia neutroa al da?

TEKNOLOGIATIK ERREALITATEA DESEGITEN

Zer ezkutatzen da gure mugikorretan?

Aste hauetan zehar smartphone ezberdinen desmuntaketa eta despiezea burututa, barruan dutena ikertzen ibili dira Industria Teknologia II-ko ikasleak. Atal ezberdinak eta hauen funtzioak ebazteaz gain, smartphoneak osatzeko erabilitako material estrategikoak ezagutu eta antzeman dituzte, tartean, GATAZKA MINERAL deritzenak.

Hona hemen prozesuaren zenbait argazki:

RSS - #teknologiak-era harpidetu