#euskara

IRAKURRIXUREN AZKEN ALEA

Prest dugu dagoeneko ikasturteko azken Irakurrixu.

BAKARRIZKETA SAIOA

Tabirako San Pedro jaietako ekintzen artean.

Ibaizabal ikastolan egiten ditugun kultur ekintzen artean bakarrizketa saioa antolatu dugu ekainaren 30ean, Tabirako San Pedro jaien egitarau osatuz.

APIRILAREN 22AN, DENOK BAIONARAT!

Manifestazioa Suprefeturatik 17:00etan.

ESKUTIK ESKURA 2023

Nafar hegoaldeko uzta.

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina martxan da dagoeneko. Martxoaren 9tik 29ra bitartean, egizu zure eskaera errigora.eus orrialdean. Eskaerak Ibaizabal ikastolan jaso ahalko dira apirilaren 29an.

ZERGATIK ERRIGORA?

ERRIGORAREN KANPAINA MARTXAN

Bat egiteko garaia da.

Errigoraren udazkeneko kanpaina abiatu da dagoeneko. Nafarroarekin bat egiteko garaia da. Urriaren 22tik Azaroaren 10era bitartean saski beltza, berdea edo zuria eskatu ditzakezu beheko botoiari sakatuta. Eskatu Agerreko produktuz osatutako saskiak eta bildutakoaren %25a bertako euskalgintzara bideratuko da.

AZKEN ALEA PREST!

Ikasturteko azken Irakurrixu eskuragai da dagoeneko.

Sarean dagoeneko ikusgai dago Irakurrixu berria, online irakurri ahal izateko:

TRUKALDIAREN BUKAERA

Batxi 1eko ikasleak Amaiurren.

Pasa den ostegunean Trukaldiari bukaera eman genion. San Fermin Ikastolako ikasleekin batera, Amaiurreko errotara bisita egin zuten ikasleek, talo goxo bat prestatu zuten, eta ondoren, museoa bisitatu eta Amaiurreko gaztelura igo ziren. Gero, Elizondon denbora librea izan zuten, eta amaitzeko Iruñeko lagunak agurtu eta etxera bueltatu ziren.

INOIZKO UZTARIK EMANKORRENA

Errigoraren eskutik eskura kanpaina.

Inoizko uztarik emankorrena utzi du aurtengo eskutik eskura kanpainak!

KULTURA ASTEA 21-22

Astelehen eta ostegunez ekintza bereziak.

Oporretara joan baino lehenagoko aste honetarako Kultur Astea antolatu dugu. Astelehen eta ostegunerako hainbat ekintza prestatu ditugu kulturaren adierazpen ezberdinez gozatzeko. Astea indartsu bukatzeko, berriz, Udaberri Festa izango dugu ostiralean.

Hona hemen egunotako egitaraua:

BADATOR KORRIKA!

22. korrika iristear da Durangora.

Dagoeneko hasi da 22. korrika Euskal Herriko herriak zeharkatzen! Amurrion hasi eta Donostiarainoko bidea egingo du aurten, eta bide horretan, noski, gure inguruneetatik ere pasatuko da. Goizean goiz ibili beharko dugu, bostak aldera sartuko da eta Durangora.

Orriak

RSS - #euskara-era harpidetu