#haurhezkuntza

HEZKUNTZA JARDUNALDIAK

Apirilaren 27 eta 28an izango dira.

BIDAIA ON!

Ostiralean bigarren mailako ikasleak agurtu genituen.

Batxilergoko zein Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek bukatu dute beraien ibilbidea ikastolan. Etapa honi itxiera eman eta hurrengora abiatzeko agur ekitaldia egin genuen joan den ostiralean ikastolan. Ikasleek, familiek eta lantaldeak hartu zuten hitza bertan, musika eta dantzak girotuta, hegaldi berriari begira jartzeko.

Etorkizunera bidaiarik onena opa dizuegu guztioi!

AZKEN TXANGOA

HH1eko ikasleak Atxondon izan ziren.

Joan den astean, Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloko lehen mailako ikasle eta irakasleek txangoa egin zuten ikasturteari bukaera borobila emateko. Naturaz gozatzeaz gain ikasturteko bizipenen errepasoa egin zuten guztien artean.

AUTONOMIA ETA OSASUNA

HH1eko ikasleen proiektua.

Hau Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko lehen mailako ikasleek autonomia eta osasuna moduluan gaixotasunen inguruko lanketa egin dute infografien bitartez. Atzo egindako lanak aurkeztu zituzten.

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Lanbide Heziketan aste honetan.

HERRIA EHUNTZEN aritu gara; haurrekin eta gazteekin lan egiten duten herri mugimenduko Geube, Motxiladun umeak eta Hamadako izarrak elkarteetako kideak beraien esperientziak partekatu dituzte gurekin. 

KONTUTXO BI

Bigarren saioa izan zuten joan den astean.

"Kontutxo bat, kontutxo bi!" formazioaren azken saioa jaso dute Haur Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek. Bigarren saio honetan sorkuntzan barrena fin aritu dira gure ikasleak.

Mila esker Bizenta Mogel Bibliotekari eta Saroa Bikandiri eskainitako aukera eder honegatik!

STARTINNOVAN IRABAZLE!

1 eta 2 sariak jaso dituzte HH2ko taldeek

Joan den astean Azkuna Zentroan ospatu zen Statinnovako sari banaketan 1 eta 2. Sariak jaso zituzten Ibaizabaleko 2 taldek. Jaladame taldeak 1. Saria eta Limahana taldeak 2. Saria.

IKASTOLETARA BISITAK

LHko ikasleak Txintxirrin, Kurutziagan eta Arizmendin izan dira.

Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak ikastola ezberdinetara bisitan joan dira asteotan. 0-3 urte tarteko ikasleen kanpo eta barne espazioak ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko Txintxirri Ikastolari, Kurutziaga Ikastolari eta Arizmendi Ikastolari emandako aukeragatik!

KONTUTXO BAT, KONTUTXO BI

LHko ikasleek ikastaroa hasi dute.

Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko 1. mailako ikasleek “Kontutxo bat, kontutxo bi!” ikastaroko lehen saioa izan dute Durangoko Bizenta Mogel liburutegian Saroa Bikandiren eskutik.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK

Seaskako ikastolekin elkartasuna.

Dagoeneko Seaskako ikastolei laguntzeko egindako errifa ezberdinen zozketa egin dugu eta hauek dira zenbaki irabazleak.

Orriak

RSS - #haurhezkuntza-era harpidetu