#ikastolak

IKASTOLEN AGERRALDIA

Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean

IKASTOLAK HERRIARI JAIALDIA

Jaso ikastolaren SUTAN musikala.

Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu.

IKASTOLEN HASIERA EKITALDIA

2022-2023 ikasturteari hasiera eman diogu.
 
Bergarako Seminarixoa aretoan egindako Ikastolen 2022-2023 ikasturtearen hasiera-ekitaldian izan da partaide larunbat honetan Ibaizabal Ikastola. Ekitaldi horrekin, hasiera 'ofiziala' eman diogu Ikastolok erabakigarria izango den ikasturteari.
 

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA IKASTOLAN

Ibaizabal eta Kurutziaga Goienerrekin lankidetzan.

Ibaizabal Ikastolak, Durangoko Kurutziaga Ikastolarekin batera, energia berriztagarrien eta, oro har, eredu energetiko berri baten aldeko apustuan urrats garrantzitsu bat eman du. Bi ikastolok, estrategia beraren baitan, energia sorkuntza eta autokontsumorako instalazioak eraiki ditugu, horretarako Goiener kooperatiba bidelagun izanik. Instalazio fotovoltaikoen bitartez Ikastoletan bertan sortutako energia kontsumituko dugu.

IBILALDIA 2022

Erro Harri Har!

Emaitza erraldoia izateko, inurri-lana beharrezkoa da. Atzoko Ibilaldia arrakastatsua izan zen Bilbon, eta Ibaizabal Ikastolako familiek beren alea jarri zuten antolakuntzan. Zorionak Abusu Ikastola!

INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

Bermeoko Eleizalde Ikastolara bisita.

IPARRALDEAN ERE, AZTERKETAK EUSKARAZ

#azterketakeuskaraz  #baxoaeuskaraz

Hegoaldeko Selektibitatearen edo USEren moduko azterketak euskaraz egin ahal izateko aukera murritzak izan dituzte orain arte Ipar Euskal Herriko ikasleek. Are eta murritzagoak izango dira aukerak hemendik aurrera, itxura guztien arabera.

IKASTOLETARA BISITAK

LHko ikasleak Txintxirrin, Kurutziagan eta Arizmendin izan dira.

Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak ikastola ezberdinetara bisitan joan dira asteotan. 0-3 urte tarteko ikasleen kanpo eta barne espazioak ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko Txintxirri Ikastolari, Kurutziaga Ikastolari eta Arizmendi Ikastolari emandako aukeragatik!

MATRIKULAZIO ALDIA ABIAN IKASTOLETAN

2022/2023 ikasturterako.

2022-2023 ikasturterako matrikulazio aldia urtarrilaren 17tik 28ra izango da Ikastoletan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK

Seaskako ikastolekin elkartasuna.

Dagoeneko Seaskako ikastolei laguntzeko egindako errifa ezberdinen zozketa egin dugu eta hauek dira zenbaki irabazleak.

Orriak

RSS - #ikastolak-era harpidetu