#ikastolak

IKASTURTEARI ONGIETORRIA

Ikastolen Elkarteak ekitaldi instituzionala egin du.

Ikastolen 2021/2022 ikasturtearen Hasiera-ekitaldia, urtero modura, iraileko azkeneko larunbatean egin zen aurten ere. Oraingo honetan, Larramendi Ikastolak gonbidatuta, Mungiako Olalde aretoan izan zen ekitaldia irailaren 25ean, goizeko 11etan hasita, eta han izan zen Ibaizabal Ikastolako ordezkaritza.

HEZKUNTZA SAILA ETA IKASTOLAK

Lankidetza-elkargunea Ikastoletako zuzendariekin.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko buruek eta sailburuak berak bilera egin berri dute Ikastolen Elkarteko zuzendaritzarekin eta Ikastola guztietako zuzendariekin. Helburua elkargunea eraikitzea da, aldeen arteko lankidetza zuzenerako. Ekainaren 22an Donostiako Miramongo Parke Teknologikoko auditorio nagusian egindako estreinako bileran Ibaizabal Ikastolako zuzendaria ere izan zen.

IKASTOLEN ELKARTEAREN ESTRATEGIA, BIDE-ERAKUSLE

EHIko Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra.

2020a eta 2021a "ezohikoak" izan dira Ikastolen Elkarteko ordezkariek joan den ostegunean Donostiako Kursaalean egindako Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrean esandakoaren arabera. COVID-19ak ikastola bakoitza bere kudeaketa-plana doitzera eraman duen bezalaxe, halaxe egin behar izan du Ikastola guztiak batzen gaituen Ikastolen Elkarteak ere bere kudeaketa-planarekin. Ongi posizionatuta gaude, ordea, nola Ikastolen Elkartea, hala Ikastola bakoitza ere.

IBAIZABAL IKASTOLA, ERALDAKETAN AITZINADARI

Batxilergoko ikasleen irteera-profila zehazteko kanpo-ebaluazioa.

Batxilergoko ikasleen irteera-profila birdefinitzeko, urte osoko estrategia sakona ari gara garatzen Ibaizabal Ikastolan. Prozesu horren kanpo-ebaluazioan sartuta gaude asteotan, eta neurketak egiten ari gatzaizkie ikasleei, ondorengo beren ezaugarriak baloratzeko:

IKASTOLEN EKARPENA, AGERIAN

Otsailaren 25ean Batzarra egin dugu Ikastolen Elkarteak.
 
Ikastola guztiak partaide garen proiektu handiaren 2 emaitza garrantzitsuren erakusleiho izan da Irungo Ficoba zentroan egindako Batzarra:
 

TXINTXIRRI IKASTOLARA BISITA

Elorrioko ikastola ezagutzera joan dira HHko ikasleak.

Joan den astean Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak Elorrioko Txintxirri ikastolako haurreskola eta kanpo espazioa ikustera joan ziren.

SEASKAKO EGUTEGIAK

Ibaizabal Ikastolatik Ipar Euskal Herriko Ikastolei ekarpena.

Urtero bezala, Lanbide Heziketako ikasleen eskutik, Seaskari ekarpen propioa egiteko proposamena datorkigu. Seaskako egutegiak ikastolan salgai dira dagoeneko eta, horrez gain, bi otzararen zozketa ere egingo dute otsailaren 19an. Zozketarako errifak atsedenetan salgai izango dituzte.

Ez duzula egutegirik oraindik? Zeren zain zaude zure errifa erosteko?

IKASTOLETAKO MATRIKULAZIO-ALDIA ABIAN

 

TANTA EGITASMOA

Euskal Herriko ikastolei laguntzeko ekimena.

TANTA egitasmoaren bigarren ekitaldia aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek. Ekimenak Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea du helburu eta abendutik aurrera jarriko da martxan.

Orriak

RSS - #ikastolak-era harpidetu