#haur hezkuntza

IBAIZABALGO TALDE BI STARTINNOVAN FINALISTA!

Lanbide Heziketako bi talde programako finalerako sailkatu dira.

Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu du StartInnova programak, eta urtero legez, aurten ere Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleak, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaiaren bitartez, bertara aurkezteko proiektua garatu dute taldeka. 18 urtetiko goragokoen kategorian 150 ikastetxe baino gehiago aurkeztu dira erkidegoan.

HAURRENTZAT JOSTAILUAK ERAIKIZ

Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleak lanean.

Egunotan Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloko ikasleak, buru-belarri dabiltza Jolasa ikasgaian haur txikientzako jostailuak sortzen, horretarako diseinutik hasi eta jostailuaren produkziorainoko ibilbidea gauzatuz.

Ea zerekin harritzen gaituzten praktiketara joan aurretik...

Animo, azken txanpa da eta!

TXINTXIRRI IKASTOLARA BISITA

Elorrioko ikastola ezagutzera joan dira HHko ikasleak.

Joan den astean Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak Elorrioko Txintxirri ikastolako haurreskola eta kanpo espazioa ikustera joan ziren.

HAUR HEZKUNTZAKO ANTZERKIAK

Abenduaren 15 eta 17an Plateruenan.

Haur Hezkuntzako lehen mailako ikasleak Antzerki Txikien proiektuaren baitan haurrei eskainitako lau ikuskizun prestatu dituzte. Magia, natura, birziklapena eta Frozen euskaraz izango dira ikusgai Plateruenan asteartean, hilak 15, eta ostegunean, hilak 17, 17:00tatik 18:00tara.

Ez galdu aukera eta hurbildu Plateruenara!

RSS - #haur hezkuntza-era harpidetu